TEL: 1-888-224-9781 | +34 943 71 20 34

Enbaxadoreak

KIROLARIEK PROBATUA, EZIN HOBEKI BIKAINDUA

Lorpen mota orotako aire zabaleko jarduerak burutzen dituzten zale amorratuen babeslea da gure galtzerdiak egoera errealetan probatu ahal izateko. Kirolari hauek helarazten diguten informazioa galtzerdietako zuntzak hobetzeko erabiltzen dugu, oina bero eta lehor mantentzen dela bermatzeko xedearekin. Gure mendizale-galtzerdiak orotariko inguruneetan probatu dira. Hona hemen urteetan zehar Lorpenen kalitatean konfiantza jarri duten hainbat kirolariren adibideak, gure galtzerdiak eguraldi guztietan probatzeko aukera paregabea ematen digutenak.

Lorpenek babestutako kirolariek nahiago dute:

T3+ INFERNO EXPEDITION POLARTEC®

Garaiera handiko espedizioetarako galtzerdi ezin hobeak. Mendiko oinetako gogorretarako eta muturreko inguruneetan burututako eguraldi hotzeko jarduera luzeetarako diseinatuak. Eskuz josita eta ezkerreko eta eskuineko oinerako forma espezifiko batekin diseinatuak, doikuntza onena lortzeko. Berotze-teknologiaren aurrendariak dira.

Mendizale profesionalek eta eguraldi hotzeko kirolariek emandako informazioari esker jakin genuen merkatuko artilezko galtzerdi gehienak hertsatzaileegiak zirela eta ariketa fisikoan zehar hezetasuna mantentzen zutela. Hori arriskutsua izan daiteke oinak bustita izateak hipotermia edo arazo larriak eragin ditzakeen munduko tokietan. Gure diseinu-taldeak arazo hau konpondu nahi izan zuen izugarri beroa eta lehorra zen galtzerdi batekin. Mundu osoan zehar material bila aritu ginen eta malgutasunaren, finkatzearen eta beroaren arteko konbinazio perfektua eskaintzen zuen fabrikazio-prozesua garatu genuen. Konbinazio perfektu hori Polartec® Power Stretch eta Primaloft® hariarekin aurkitu genuen.

Kanpoaldeko Polartec® Power Stretch geruza bikoitzak galtzerdiaren beroa areagotzen du pisua areagotu gabe. Kanpoaldeko geruza leuna haizearen eta urraduraren aurrean erresistentea da; barnealdeko geruza bigunak aldiz hezetasuna larruazaletik aldentzen du zure oinak lehor, bero eta eroso mantenduz.

Primaloft® hariz egindako barnealdeko geruzak poliester zuntz ultrafinak ditu, kaxmirrarenak baino finagoak, eta horrek ehundura leun atsegina eskaintzen du hezetasun-xurgatze paregabearekin batera. Mendian, eskalatzean edo beste edozein ariketa aerobiko egitean, zure gorputzak izerdia sortzen du eta beroa transpirazioa kanporatzen ditu, baina bat-batean gelditzen bazara, erraz asko izozten hasiko zara ura xurgatzen duen isolamendu batekin. Primaloft® zuntzek hezetasuna xurgatu eta larruazaletik aldentzen dute, gorputzaren beroa mantendu bitartean.

Hainbat kirolarik egoera errealetan 8.000 metrotatik gora probatuak, ez duzu honelakorik beste inon aurkituko.

     

GURE KIROLARIK GUZTIEI ZORTERIK ONENA OPA DIEGU BEREN ABENTURETAN ETA LORPEN GALTZERDIEK GOIARI EUSTEN LAGUNDUKO DIETELA ESPERO DUGU.

International
Lorpen
Poligono Industrial Kataide, 25B
20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa)
Spain

Telephone: +34 943 71 20 34
Fax: +34 943 77 13 01

Opening Times
8:30am - 4:30pm

North America
Lorpen North America
1295 Morningside Ave. Unit #19
Scarborough, Ontario
Canada
M1B 4Z4

Telephone: (888)224-9781
Fax: (416) 628-2763

Opening Times
8:30am - 4:30pm