TEL: 1-888-224-9781 | +34 943 71 20 34

Gerlinde Kaltenbrunner

GERLINDE KALTENBRUNNER

Mendizalea

Oxigeno gehigarririk gabe 8.000 metroko mendi guztiak igo zituen lehenengo emakumea.

Gerlinde Kaltenbrunneren mendizaletasuna oso gaztetatik datorkio. Reverend Dr. Erich Tischler izan zen, Spital am Pyhrn (Austria Garaia) bere jaioterriko gazte-talde monitore bat, mendien mundu harrigarrira hurbildu zuena. Igandeko mezaren ondoren, Reverend Dr. Erich Tischler apaizak bere jaioterriko inguruetako hainbat mendi-ateralditara eramaten zuen Gerlinde Kaltenbrunner.

13 urterekin, Gerlinde Kaltenbrunner bere lehenengo eskalada-abentura errazean murgildu zen bertako “Sturzhahn” mendian eta hor jaio zen bere eskalada-grina eta alpinismorako bidea. Hurrengo urteetan zehar, ez zuen mendian aritzeko aukera bakar bat ere galdu. Eskia, izotz-eskalada eta eskalada izan ziren bere interes nagusiak, Austria Garaian eta Vienan burutu zituen erizaintza-ikasketekin batera. Bere ametsik handiena, zortzimilako mendi bat igotzea alegia, errealitate bilakatu zen 23 urterekin, Pakistaneko Broad Peak mendiaren aurrealdeko tontorrera igotzea lortu zuenean, 8.027 metroko altueran. Hurrengo urteetan zehar, erizain gisa irabazi zuen diru guztia erabili zuen Himalaiako trekking- eta eskalada-espedizioetan.

Nanga Parbat-era igo ondoren –bere bosgarren zortzimilakoa–, 2003. urtean, azkenik alpinista profesional bilakatzea erabaki zuen.

Gaur egun, Gerlinde Kaltenbrunner-ek zortzi mila metroko kategoriako hamalau mendiak igo ditu eta baita zortzi mila metrotik gorako beste aurrealdeko bi tontor gehiago ere. K2 tontorrera iristean (8.611 m), munduko bigarren mendirik altuena alegia, 8.000 m-ko mendi guztiak oxigeno gehigarririk gabe igo dituen lehenengo emakumea bilakatu da. Hala ere, bere grina ez datza soilik Himalaia mendizerrako mendi garaietan. Pertsonak, atzerriko kulturak eta erlijioak ere maila berean hunkitu eta liluratzen dute.