TEL: 1-888-224-9781 | +34 943 71 20 34

Skiy Detray

SKIY DETRAY

Alpinista

Alpinista amerikar honek 25 urteko eskalada-esperientzia dauka eta ia 30 aldiz igo du El Cap, 5 abiadura-errekor lortuz.

Skiy DeTray Estatu Batuetan jaio zen, Bishop-en (California), eta 38 urterekin bere bizitzako sasoirik onenean dagoela uste du. 20 urteko eskalada-esperientziari esker tarte zabalagoetan helburu garrantzitsuak lortzeko prest eta irrikatan sentitzen da. Urteetan zehar, ehunka egun igaro ditu izotzeko eskalada eta eskalada mistoan, M9 eta WI6 kategoriara arte.

1500 metroko bide berri bat sortu zuen (Illusions of the Raven) Alaskako Moose’s Tooth ospetsuaren ekialdeko aldean. Halaber, bigarren neguko igoera harrigarria burutu zuen Kanadako Mt. Temple mendiaren ipar-aurpegiko Greenwood/Lock ezagunean. 2011. urtean, Pakistanera bidaiatu zuen eta 25 egun igaro zituen Great Trango Tower mendiko ekialdeko aurpegian 1500 metroko A4 Norwegian Pillar 6c-a errepikatzen saiatzen.

Skiy 4 udatan zehar aritu zen Yosemite bailarako bilaketa- eta erreskate-taldeko kide gisa. Yosemiteko 4. kanpamentuan bizi zela, granito-eskaladaren munstro bilakatu zen. 30 El Cap bide daramatza bizkarretan, 5 El Cap abiadura-errekorrekin eta eskalada librean 5.12 trad eta A5 igotzeko gai da. Skiy prest sentitzen da guzti hori bateratu eta munduko eskalatu gabeko bide handienetan erabiltzeko.