TEL: 1-888-224-9781 | +34 943 71 20 34

Pribatutasun-politika

TERNUA GROUP SLn (aurrerantzean «TG») arduraz jokatzen dugu tratatzen ditugun datu pertsonalekin, eta zorrotz betetzen dugu uneoro gai horri buruzko indarreko araudia.

Horregatik idatzi dugu pribatutasun-politika hau (aurreratzean, «PRIBATUTASUN-POLITIKA»), TG zure datu pertsonalak jaso eta tratatzeko bete behar dituen arau orokorrak jasotzen dituena. Datu horiek www.lorpen.com/eu domeinuko webgunearen (aurrerantzean, «WEBGUNEA») erabiltzaile gisa emandakoak izango dira, bertan barne hartuta blogeko zerbitzuak, sare sozialak, newsletter erako informazio-zerbitzuak eta une jakin bakoitzean WEBGUNEAREN bidez eskuragarri dauden bestelako funtzionaltasunak. Hori guztia WEBGUNEAREN atal, inprimaki edo zerbitzu jakin batzuetan dagokion informazioa emateko eta, dagokionean, baimena eskatzeko ezarrita dauden xedapen espezifikoen kalterik gabe.

TGk PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazioaren berritasunetara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, TGk PRIBATUTASUN-POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraikiz dagozkigun informatzeko zereginak behar bezala betetzeko.

1. Nor da datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna TERNUA GROUP SL da. Sozietatearen helbidea hau da: Arrasate-Mondragoneko (Gipuzkoa) Kataide Musakola industrialdea, 25. pabilioia; Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago (2684. liburukia, 199. folioa, SS-37.262 orria) eta B-75125112 IFKa dauka.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREKIN eta/edo zure datuen tratamenduarekin lotutako edozein gaitarako gurekin jar zaitezke harremanetan, lehen adierazitako posta-helbidean eta/edo lopd@ternuagroup.com helbide elektronikoaren bitartez.

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

TGn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emandakoak dira, honako hauen bidez: (i) WEBGUNEA erabiltzerakoan betetako inprimakiak (adibidez, WEBGUNEKO erabiltzaile gisa erregistratzea, WEBGUNEAREN bidez erositako produktuen erosketa-prozesuetako inprimakiak, harremanetarako inprimakiak, lan-eskaintza eta/edo hautaketa-prozesuei buruzko inprimakiak, etab.) edo (ii) kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidalita.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak balira, zuk bermatu egiten duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKAREN berri eman diozula eta bere baimena lortu duzula datuak TGri emateko aurrerago adieraziko diren xedeetarako.
Gainera, jakinarazten dizugu posible dela sare sozialetako zure datuak tratatzea TGk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzaren mugak eta baldintzak betez.

WEBGUNEAN dauden inprimakien bidez eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da eta ematen ez badira ezin izango dugu zure eskaera kudeatu (erabiltzaile gisa erregistratzea, informazioa lortzea, newsletter zerbitzuan edo WEBGUNEAN eskainitako beste edozeinetan izena ematea).

3. Zer datu mota tratatzen dugu?

TGk tratatzen dituen datuak zuk zeuk, gure arteko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez eta/edo posta elektroniko bidez, emandakoak dira edo guk, erabiltzen ditugun sare sozialetan, TGren profil korporatiboen bidez lortutakoak.

Bereziki, TGk datu-kategoria hauek tratatzen ditu, WEBGUNEARI ematen zaion erabileraren arabera:

 Identifikazioko eta harremanetarako datuak (esaterako, izen-abizenak, NANa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
 WEBGUNEKO erabiltzaile erregistratuaren identifikazio-kodeak eta pasahitzak.
 Interneteko nabigazioaren inguruko datuak (besteak beste, IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetako konexioak, etab.).
 WEBGUNEAREN bidez erositako produktuen inguruko bankuko eta transakzio ekonomikoetako datuak.
 WEBGUNEAREN bidez egiten dituzun erosketen inguruko datuak, bai eta eskuratutako produktuen banaketari buruzkoak eta horien harira helarazitako kexa eta/edo erreklamazioei buruzkoak ere.

Era berean, Whatsapp bidez WEBGUNEKO edukiak partekatzeko aukera ere gaitu da (zehazki, bertan eskaintzen ditugun produktuei buruzko informazioa), baina gailu mugikorren bidez gauzatutako nabigaziorako bakarrik.

TGk ez ditu bere eskura izango bidalketa horien hartzaileen edo igorleen datu pertsonalak, beraz, erabiltzaileak aplikazio hori erabiliko balu WEBGUNEKO edukiak partekatzeko, erabiltzailea izango da bidalketaren eta bertatik eratorritako datuen tratamenduaren erantzule bakarra eta TG hortik erator litekeen edozein ondorioren aurrean kaltegabe izango da.

4. Zer xedetarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zer legitimaziorekin?

Zure datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko dira:

 WEBGUNEAREN erabiltzaile izateko zure erregistroa kudeatu eta izapidetzea, posible denean.
 TGk WEBGUNEAREN bidez zure esku ipintzen dituen edukietara eta zerbitzuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko prozesua kudeatzea, barnean sartuta bloga, sare sozialak edo WEBGUNEAREN bidez unean-unean eskuragarri dagoen edozein funtzionaltasun.
 WEBGUNEAREN bidez TGrekin kontratatzen dituzun produktuak izapidetzea eta kudeatzea, produktu horien bidalketa kudeatzea eta, oro har, produktu horien erosle bezala gurekin ezarriko duzun harremana mantentzea, kudeatzea eta kontrolatzea.
 WEBGUNEAREN edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzea.
 Hainbat bitartekoren bidez (elektronikoak barne) bidaltzea TGren komunikazio komertzialak eta publizitatea, bai eta TGren enpresa taldeko enpresenak ere, produktu, zerbitzu, eskaintza eta sustapenei buruzkoak, bai eta erakunde horien inguruko beste edozein informazio esanguratsu ere, baldin eta horretarako baimena eman baduzu.
 Gure newsletter zerbitzuko izen-ematea kudeatzea eta horri dagozkion komunikazio elektronikoak bidaltzea, baldin eta horretarako baimena ematen baduzu.

TGk zure datu pertsonalak tratatzeko oinarria, aplikatzekoa den araudiaren arabera, zuk WEBGUNEAN, horretarako ezarritako mekanismoen bidez, datu pertsonalak zure borondatez jakinarazteko unean ematen diguzun baimena da.

Gogoan izan edozein unetan bota dezakezula atzera emandako baimena, modu librean eta doan, 7. atalean zehazten diren baldintzetan.

5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak hirugarren alderdi hauei jakinarazi ahal izango zaizkiela:

 Organismo eta administrazio publikoei, TGk datuak jakinarazteko legezko obligazioa duenean.
 Zuk baimendu duzunean, TGren enpresa taldea osatzen duten erakundeei (esteka honetan behar bezala identifikatutakoak), zure eskaera eta kontsultei erantzuteko eta/edo erakunde horiei eta egiten dituzten jarduera edo produktuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko.

Ez dago aurreikusita zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

6. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, zure datu pertsonalak zuk tratatzeko baimena atzera bota edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu. Azken kasu horietan, TGren legezko obligazioak betetzeko beharrezko denboran gordeko dira datuak.

Edonola ere, jakinarazten dizugu TGk datuak arazteko barne-politikak dituela, erakundeak dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko asmoz; horren ondorioz, posible da datuak ezabatzea, bildu ziren xederako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.

7. Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko legeriak eskubide jakin batzuk aitortzen dizkizu zure datu pertsonalen inguruan, eta zure datuak tratatzen diren bitartean eskubide horiek gauzatzeko aukera izango duzu. Hauek dira eskubide horiek:

 Datuetarako sarbidea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko, zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakiteko.
 Datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzea: hainbat egoeratan, eskubidea duzu tratatzen ari garen zure datu pertsonaletan dauden akatsak zuzentzeko edo, baita ere, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, datu horiek bildu ziren xederako beharrezkoak izateari utzi diotenean, besteak beste.
 Datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Hori egitekotan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko baino ez ditugu gordeko, datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusten den moduan.
 Datuen eramangarritasuna: zenbait egoeratan, eskubidea duzu eman dizkiguzun zuri buruzko datu pertsonalak jasotzeko, ohiko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta datuok tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko ere.
 Datuen tratamenduari aurka egitea: inguruabar jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla eta, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko. Hori egitekotan, datuak tratatzeari utziko genioke salbu eta, premiazko arrazoi legitimoak direla eta, edo erreklamazio posibleak gauzatu edo horietatik babesteko, datu horiek gorde behar badira.

Era berean, eskubidea duzu emandako baimena edozein momentutan ezeztatzeko, ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunaren kalterik gabe.

Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskaera egin beharko diozu TGri, 1 atalean adierazitako posta-helbidera edo lopd@ternuagroup.com emailean.

Azkenik, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkez dezakezula kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa), batik bat eskubideak gauzatzerik lortu ez duzunean. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, bere webgunea erabil dezakezu: www.agpd.es

8. Segurtasun-neurriak

TGk zure datuak beti modu erabat konfidentzialean tratatu eta horien gaineko sekretu-eginbeharra beteko du, datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Horretarako, teknologiaren egoera, gordetako datuak zein motatakoak diren eta zein arriskuren pean dauden aintzat hartuta, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek alteratzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko.

9. Cookieei buruzko politika

Halaber, jakinarazten dizugu TGk cookie-politika bat duela, esteka honetan kontsultagai.